Zerbitzu-eraikina eta harmailak

Sopuerta / 1. saria lehiaketan / 6.350 m2 / 2007

Argitalpenak

Baserri paisaian, garatutako arkitekturaren helburua eraikina naturan integratzea da. Orlegiak eta mendien uhindurak diseinua zuzentzen dute proposatutako soluzioan.

Eraikinean bilatutako adeitasun hau bere funtzionaltasunean ere garatzen da. Ibilbideak sarreratik futbol-zelairako paseo bat dira. Bitan zatitzen den bide bat sortzen dugu; bat harmailetara doana, bestea zerbitzuetara. Azkenean berriz biltzen dira uztai bat eratuz.

Estalki handi, orlegi eta zeharrargitsua zelaiaren sarreran hasten da, bisitaria jaso eta sartzera gonbidatzen duelarik. Ibilbidea banatzen denean estalkia zabaldu egiten da, bereziki harmailak hasten direnean eta estalkia bere gehienezko dimentsiora heltzen denean, bukaera aldera berriz estutuz.