Trevoli, etxebizitza eta bulegoak

Zaragoza / 1. saria lehiaketan / 28.375 m2 / 2007

Carlos Callavé-ekin lankidetzan

Lursailaren triangelu formaren ondorioz, tentsio guztia erpinetan metatzen da. Barrutik sortzen da bolumena, patioaren bazterrek kanporantz bultzatzen dute, argiaren bila eta, eraikina, independiente izan nahi duten hiru espaziotan banatzen dute.

Pitzadura bertikalez zulatutako hiru harri handik etxadiaren barnealdearen eta kanpoaldearen arteko komunikazioa ahalbidetzen dute. Barruko patiotik, hara hedatzen diren piezetatik kanpokoa ikus daiteke, urrutitik.

Bata bestearen gainean jarritako eraztun horizontalen ondorioz sortu da hiru eraikin horietariko bakoitza, gainazal hedatuak ixten dituztelarik eta azpiko solairuen gainean esekita gelditzen direlarik. Aire eta itzalez osatutako lerro horizontal txandakatuek, kanpotik hutsunerik ikusten ez delarik, bolumenaren eskultura-kalitatea goraipatzen du, herriko eskala etxekoa baino garrantzitsuagoa delarik.