Musika eta biltzar aretoa

Vitoria-Gasteiz / Finalista lehiaketan / 61.267 m2 / 2008 / Féliz Arranz-ekin lankidetzan

Aretoak eraikuntza independiente bezala proposatzen ditugu, hiritarrari eraikitako objektuaren ikuspegi erraz bat helaraziz, nortasuna duten arkitekturek hiriaren multzoari esanahia ematen diotelako gure ustetik bilatutako helburua.

Beira isladatzaile, zeharrargi eta zuriak, argi naturala, egunsenti eta ilunabarrak leunki isladatzen ditu. Iluntzean eraikinaren azala bere barnealdetik era homogeneoan argiztatua azaltzen da, kontsumo baxuko led teknologiari esker bere itxuraren aldaera zenbaezinak ahalbidetuz.

Hall-ak argiztatzen dituzten argizuloei, Jauregiaren bihotzean, eraikinaren nortasuna osatzeaz gain, planteamendu bioklimatiko eta eraginkorrei, hala nola eraikinaren kaptazio energetikoari lotuak dauden elementu bertikal batzuekin buru ematen zaie.