JAAM sociedad de arquitectura

Lakuabizkarra auzo-etxea

Vitoria - Gasteiz / 3. saria lehiaketan / 14.768m2 / 2006

Cñd-ekin lankidetzan

Bolumetriak Beharren Programa Iparrarekin lerrokatu nahi izanari erantzuten dio. Aldi berean, edifizio berriak ezin zien inguruko eraikinek definitutako jarraibideei uko egin.

Horrela, perimetroaren definizioa zortzi lerrokaduren inguruan osatuz doa, inguru urbanoari atxikitako lauak eta puntu kardinalei dagozkien lauak. Beheko solairuak kanpoko patioak biltzen ditu eta lehenengo solairua eraikinaren sarbideen gainetik luzatzen da, berauek babestuz.

Bestalde, auzo-etxe berriak bi solairu baino ez ditu. Emaitza bi piezen arteko jolasa da, bata bestearen gainean desplazatua, perimetro desberdinak eratuz eta Beharren Programaren arabera aipatutako zortzi lerrokadurak, bete eta hutsen, hegal eta barrurantz sartzeen arteko etengabeko jokoan erabiliz.