Gobela kirolgunea

Getxo / 1. saria lehiaketan / 31.983 m2 / 2005  

Beharren Programak azalera eraikigarri osoa betetzen zuen. Beraz, lursailaren bazter-lerro irregularra eta eraikinaren ertza bat egin genituen, eta bateratasun formala eta konstruktiboa zainduz, forma erabileren beharretara moldatuko zuen edukiontzi handi bat sortu genuen.

Marra zuzentzaile den lursailaren bazter-lerroaren arabera tolestuz doan lanaren erritmoa azpimarratzen duten panel kizkurtuz osatutako hormigoi zurizko azal bakar baten barruan geometria anitzeko kirol ekipamenduak antolatzen dira: igeritokiak, fulbol zelaiak, tenis eta padel zelaiak, kirolpabiloia, bulegoak, etab. Azpikaldean fatxada-hormaren konposaketa panel beltz margul batek osatzen du: hormigoizko profila eten eta zintzilik uzten duen hutsunea.

Fatxadak altzairu zulatua edota polikarbonato zeharrargitsuzko xaflaz banatutako barru eta kanpoko jolas eremuak ixten ditu. Polikiroldegia mugatzen duen kanpoko azalak besarkatzen dituen lamina guzti hauek transparentzia konplizeak irudikatzen dituzte.