Carlos Santamaria Zentroa

Datu aurreratuen zentroa eta liburutegia
Donostia / 1. saria lehiaketan / 30.015 m2 / 2006- 2011

Argitalpenak

Eraikina edukiontzi baten modura dago eratua, lursailaren makurtasun naturala jarraitzen duen bat-bateko trazu batetik sortua. Trazuak, Iparra eta Hegoaren arabera antolatutako bi blokeen horma euskarria izanik, erpin bat agertzen du eraikinaren sarrera nagusian.

Eraikina bi bloketan banatzeak barneko lorategi pribatu bat osatu ahal izatea bideratzen du. Espazio lasaia, berdea, paseorako, irakurketarako eta taldeen bilgunerako aproposa, iparretik eta hegotik beti argiztatua, eraikinaren barruan zarata urbanoari kontrapuntua.

Fatxada nagusia, hormigoi autokonpaktagarri zurizko itxidura makurra da, azal bereizi baten modura sortua eta eraikia. Egiturari dagokionez ez du eraikinaren egiturarekin batera lan egiten, horrekiko bere luzera guztian zehar bereizia dagoelarik.