Antzerki-Auditoria

Azuqueca de Henares / lehiaketa / 2011

Programa bi solairutan garatzen da. Lortutako piezak izaera trinkoa erakusten du eta auditorioaren kutxa eszenikoari dagokion bolumena da nabarmentzen den elementu bakarra.

Eraikinaren kokapena eta konfigurazioa zehaztu dituen ideia, eraikina bere aldameneko espazio publikoarekin harremanean jartzeko asmoa izan da, bien artean lotura bat sortzea, espazio publikoa eraikinaren hedapen gisa ulertzea. Arrazoi hauek dira eraikinaren plaza horrekiko frentean, eta lehen solairuaren hegalaren bidez, aterpe espazio bat planteatzera eraman gaituztenak. Hala, eguzki edo euriaren aurkako babesgune atsegin bat sortzen da, zeinetan barnealde eta kanpoaldearen arteko elkarrizketa indartzen den. 

Hall nagusiaren luzapen gisa, eta horren ardatza jarraituz, foyer edo auditorioaren hall-erako sarrera dago. Eraikinaren espazio adierazgarrienetako bat da hau, altuera hirukoitz izugarriarekin, zeinetara harmailen goiko mailetarako sarrera-pasaguneak irekitzen diren. Espazio hau bere estalkiko sabaileiho zabalak argiztatzen du.