Animali Bioteknologia Zentroa

Euskampus, Nazioarteko Bikaintasun Campusa / 1. saria lehiaketan / 8.012 m2 / 2015

Argitalpenak

Erabat agortu beharreko lursail laukizuzen perfektua (21x90 metro), eguzkiaren aurkako babeserako azal metaliko bat eskatzen zuen diseinu gida, Parke Zientifikoko eraikin guztiei aplikagarria, eta barne distribuzio ezberdinak ahalbidetuko zituen eraikin malgua eskatzen zuen jabetza. Eraikinak hiru premisa nagusi hauei eman behar zien erantzuna.

Lursailaren okupazioa, 21 metroko zabalera eta 22 metroko altuera duten portiko metalikoak eraikiz agortu genuen, portiko hauen barnean, eraikinak lurgainean dituen lau solairuak eskegi genituen, hala zutabeak saihestuz eta ondorioz, barneko malgutasuna bermatuz; azkenik, portikoetako zutabeak 1.4 metroko sakonerarekin definitu genituen, egitura osatzeaz gain, eguzkiaren aurkako babesari irtenbidea eman ziezaioten.